(Herrizaingoko sailburuaren AGINDUA, 2012ko ekainaren 25ekoa)
Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoko establezimenduak sailkatzen ditu, bakoitzaren jardueraren arabera. Ostalaritza eta jendaurreko ikuskizunekin lau talde sortu dira, behar den zaintza eta kontrola egiteko.
Handitu dira ordutegiak luzatzeko udalek dituzten eskumenak.
- Ordutegia leku ikusgarri baten jarri behar da:
Egun, ostalaritza eta jendaurreko ikuskizunetarako lokaletan irekitzeko eta ixteko ordutegia leku ikusgarri batean jarri behar da.
Horren formatua eta edukia agindu honen eranskinean ezarrita dago.
Ostalaritzako establezimenduak ireki eta ixteko ordutegiak beroriei dagokien taldearen araberakoak izango dira, establezimendu edo jarduera-lizentziak ikusita.
• 1. taldea: adingabeentzat berariaz baimendutako lokal eta instalazioak, baita sukaldaritza-jarduerarik eragiten ez duten edari alkoholgabeak edo janariak saltzeko baimena dutenak ere.
• 2. taldea: edari alkoholdunak saltzeko edo sukaldaritza-jarduerak egiteko baimena duten lokalak edo instalazioak.
• 3. taldea: jarduera berezi gisa, musika jartzeko baimena duten dantza-pistarik gabeko lokalak eta instalazioak.
• 4. taldea: musika jartzeko edo ikuskizunak egiteko baimena duten lokal edo instalazio dantza-pistadunak.
- Identifikatzeko bereizgarriak
Ostalaritzako eta jendaurreko ikuskizunetako lokalen kanpoaldean identifikatzeko bereizgarri bat jarri beharko da, eta bertan zehaztuta agertu behar da zein taldetakoak diren.
Horren formatua eta edukia agindu honen eranskinean ezarrita dago.
Luzatu egiten duena 2012ko ekainaren 25eko Aginduan emandako epea, hain zuzen ostalaritzako eta jendaurreko ikuskizunetako lokalen kanpoaldean identifikazio-bereizgarriak jartzeko dena.
Establezimenduek 2013ko uztailaren 13 arte izango dute ostalaritzako eta jendaurreko ikuskizunetako lokalen kanpoaldean identifikazio-bereizgarriak jartzeko epea.


















