Zenbaki osatzen dugun lantaldeak gure zerbitzuen kalitatea bermatzeko ondoren azaltzen diren konpromisoak betetzen ditugu. Eskaintzen ditugun zerbitzuen beharra duzunean, erantzun eraginkor bat jaso dezazun:
- Neurrira doakizun aurrekontua egiten dizugu.
- Zerbitzu zabalago bat emateko, urtean posible diren egun gehienetan bulegoa zabalik daukagu.
- Emandako zerbitzua bermatzen dugu: gure hutsegite bategatik ordaindu beharreko isun edo errekarguaren kargu egiten gara.
- Gure erabakien ardatza bezeroak zarete, zuon beharrak betetzen ditugu. Gure helburua Bezeroen konfiantza eta lasaitasuna da.
- Etengabeko hobekuntza, Berrikuntza eta Teknologia berriak lanean erabiltzea da gure oinarrizko premisa.
- Kalitate konpromisoa mantentzen ahalegintzen gara. 2005/12/22tik UNE-EN ISO 9001: 2000 “Zergak, kontabilitatea, lana eta arlo juridikoko aholkularitza, kudeaketa eta defentsa juridikoa” ziurtagiria daukagu eta hori mantentzen lanean dihardugu.


