BEZ zergaren igoera irailaren 1ean sartuko da indarrean eta honako zerga-tasak igoko dira:
a) BEZ arrunta %18tik %21 era igoko da.
b) BEZ murriztua % 8tik %10 era igoko da.
c) Erregimen bereziko tasaren baliokidetasunaren errekargua %4tik %5,2ra igo eta %1etik %1,4ra igotzen da.
Zenbait produktuen eta zerbitzuen zerga-tasa aldatuko da ere irailaren 1ean. Bez murriztutik %8tik (laster %10) BEZ zerga tasa arruntera %21 izanik.
(a) Loreak eta landare apaingarriak.
(b) Ostalaritzako zerbitzu mistoak: Ikuskizun, Barbakoa, Diskoteka, dantzaleku eta antzekoak.
(c) Antzoki, zirko, espektakulo eta jolas-parkeak, feriak, kontzertuak, zoo-parke, zineak eta erakusketa sarrerak. Tasa murriztua mantenduko dute: liburutegiko sarrerak, artxiboak, dokumentazio zentroek eta museoak, arte galeriak eta pinakotekak.
(d) Artistak eta interpretazio zerbitzuak eskaintzen duten pertsona fisikoak.
(e) Pertsona fisikoei eskainitako kirol praktika edo hezkuntza fisikoa.
(f) Hileta elizkizun zerbitzuak.
(g) Ile-apaindegi zerbitzuak.
(h) Etxebizitzaren berritzeak eta konponketen baldintza guztiak mantentzen dira, baina %40ra igotzen da obraren material ekarpenaren portzentajea, (lehen %33) obra, ondasun eskuraketa ez kontsideratzeko.
(i) Telebista eta irrati digitaleko hartu eta hornidura zerbitzuak.
(j) Inportaturiko arte objektuak.
(k) Arte objektuen erosketa intrakomunitarioak.
Errenta aitorpenaren zergari buruzko aldaketak
Estatuan 2012ko irailaren 1etik 2013ko abenduak 31arte, jarduera profesionalen etekinen atxikipena %15etik %21era igoko da.



