Txekin, aholkularitza eta laguntza teknikoa enpresak sortzeko
Ekintzaile diren pertsoneentzako laguntza eta tutoretza, Proiektu bakoitzeko gehienez 2.600 euroko dirulaguntza, Negozioaren Bideragarritasun Plana egiteko eta " Laguntza Administratiboa" edukitzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak negozio ideia berriei aurrera egiteko erraztasun guztiak eman nahi dizkie, ekimen handiko pertsonei behar duten aholkularitza eskainiz, beren proiektuak zehaztu eta egituratzeko, eta enpresa berri bat sortzeko duten asmoa gauzatzen laguntzeko.
Horretarako, Ekonomia eta Turismo Departamentuak Txekin programa eratu du, zure enpresa proiektua, haren aldaera nagusiak, arriskuak eta abar aztertzeko eta zure enpresa abian jarri aurretik beharko duzun finantzaketa aurkitzea erraztuko dizun negozio plan egituratu bat osatzeko. Gerora ere, hainbat profesionalen laguntza jasoko duzu, zure enpresa abian jarritakoan ere, ezinbestean, izango dituzun arazo eta zalantzei irtenbideak aurkitzeko.
Zer da Txekin programa?
Ekimen handiko pertsonei enpresa txikiak sortzen eta abian jartzen laguntzeko sistema berritzailea da Txekin. Ordainketa ez-unibertsaleko baliabide batean oinarritzen da, hain zuzen ere aholkularitza eta jarraipen zerbitzu jakin batzuk erabiltzen diren heinean gauzatzen den ordainketa baliabide batean.
Erabil daitezkeen aholkularitza eta jarraipen zerbitzu horiek, aldez aurretik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia eta Turismo Departamentuak helburu horretarako homologatutako zerbitzu enpresek eskainiko dituzte, eta tartean dago Zenbaki.
Zenbaki Aholkularitza TXEKINeko enpresa homologatuetako bat da 2.004 urtetik. Proiektuak 2 urrats ditu:
-Negozioaren Bideragarritasun Planean zehaztuko da. Gehienez 1.300.-euroko dirulaguntza.
-Enpresa sortzea sendoki erabakitzen duzunean, "Laguntza Administratiboa" izeneko zerbitzua eskainiko dizugu. Gehienez 1.300.-euroko dirulaguntza, 25 orduko dedikazioa izango delarik.



