« Volver a la noticias

Gerorapen eta zatikapenen kontu korrontea ixtea Interneteko Zerbitzuak eta Tramiteak

01-07-2010  ¦  zenbaki

GERORAPEN ETA ZATIKAPENEN KONTU KORRONTEA IXTEA INTERNETEKO ZERBITZUAK ETA TRAMITEAK.

Datorren uztailaren 1etik aurrera itxiko da gerorapen eta zatikapenen alorrean egindako eskaerei eta onartutako espedienteei dagozkien diru sarrerak egiteko kontu korrontea.

Baldin eta egin nahi badituzu onartuta edo eskatuta dauden gerorapen eta zatikapenen ordainketak, jo behar duzu herritarren arretarako edozein bulegotara edo Gerorapen Atalera. Bertan ordainketa gutuna emango zaizu, sarrera egin dezazun.

Gerorapen edo zatikapen eskaera paperean aurkeztekotan, eskaera aurkeztu aurretik gutxieneko sarrera bat egitea derrigorrezkoa denean, errekerimendu bat bidaliko zaizu, sarrera horren kalkuluarekin eta ordainketa gutunarekin batera, diru sarrera egin dezazun.