ARRASATEKO ENPRESENTZAKO DIRULAGUNTZA, LANPOSTU BERRIAK SORTZEAGATIK
02-07-2010 ¦ zenbaki
Informazio Iturria: GAO Data: 2010/06/21 Epea: 2010/09/22
DIRULAGUNTZA EMATEKO EGINTZAK:
- Legez eratutako enpresa berriak, 15 langile baino gutxiagokoak, laguntza programa honek ezarritako baldintzak betetzen dituenak, lantokia Arrasaten dutenak, eta enplegu egonkor bat edo gehiago sortzen dutela. Enplegu egonkortzat hartuko da enpresaren titular bati dagokiona, edota lan kontratazio mugagabeari eta egun osokoari lotutako langile bati dagokiona.
- Lehendik dauden enpresak, Arrasaten dutenak lantokia, 15 langile baino gutxiagokoak, eta gutxienez ere 3 lanpostu berri sortzen dutenak, edo langileen plantilla %100ean handitzen dutenak, araudi hau indarrean jartzen duen deialdian ezartzen den aldian, betiere izaera egonkordunak, eta halakotzat hartuko dira enpresaren bazkide-langile berriei dagozkienak, edota lan kontratazio mugagabekoa dutenak, eta aurreko hiru urtealdietakoen batezbestekoari buruz plantillaren gehikuntza garbia erakarri badute.
- Merkataritza arloko enpresak, 15 langile baino gutxiagokoak, araudi hau indarrean jartzen duen deialdian ezartzen den aldian salmenta establezimentu berria Arrasaten zabaldu dutenak, lanpostu egonkorrak bertan sortzen dutenak, halakotzat hartuta enpresaren bazkide-langile berriei dagozkienak, edota lan kontratazio mugagabekoa dutenak.



